Mezuak

Azoka solidarioa

Irudia
Aurreko asteetan gelan egindako eskulanak eta egunean bertan sukaldatutako bizkotxoak , salgai jarri genituen azoka solidarioan. Ikasle eta langile asko hurbildu ziren parte hartzera. Osotara, 130 euro lortu genituen, "Plena Inclusión" elkarterako. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztiei!!

Takonerara irteera: natura eta sormena

Irudia
Irteera bikaina egin genuen Iruñeko Takonera parkera. Goiz ederra pasa genuen taldean; eguraldiak lagundu zigun eta parkean zehar ibilaldi atsegina egiteko aukera izan genuen. Han bizi diren animaliak gertutik ikusi eta haien inguruko xehetasunak ezagutu genituen. Saioari amaiera borobila emateko, ikusitako animalien marrazkiak egin genituen. Esperientzia polita eta oso aberasgarria izan zen guretzat!

Oteiza museora bisita

Irudia
Jorge Oteizaren museoan egon ginen lagunekin. Hutsunearen energiaz eta abstrakzio geometrikoaz ziprinduta, ikusi genuena marraztu eta interpretatu genuen. Artista paregabea!!

Urte berri Txinatarra!

Irudia
Ospakizun berezi bat izan dugu: Urte berri Txinatarra! Eguna modu egokian girotzeko, gela gorriz jantzi genuen, globoekin eta txinatar estiloko apaingarriekin txokoei ukitu berezia emanez. Sukaldean ere gaiari heldu genion eta, nola ez, kolore gorria izan zen protagonista. Txinako kulturari keinu eginez, bizkotxo gorri bat prestatu genuen denon artean. Esperientzia dibertigarria eta ezberdina izan zen, beste kultura bat gertutik ezagutzeko!