Urte berri Txinatarra!
Ospakizun berezi bat izan dugu: Urte berri Txinatarra! Eguna modu egokian girotzeko, gela gorriz jantzi genuen, globoekin eta txinatar estiloko apaingarriekin txokoei ukitu berezia emanez.
Sukaldean ere gaiari heldu genion eta, nola ez, kolore gorria izan zen protagonista. Txinako kulturari keinu eginez, bizkotxo gorri bat prestatu genuen denon artean. Esperientzia dibertigarria eta ezberdina izan zen, beste kultura bat gertutik ezagutzeko!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina