Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2022

GAU BELTZA!

Irudia
Gau beltza ospatu dugu, gurekin ez daudenak gogoratu ditugu. Beraien ohorez, hamaiketako berezia prestatu dugu eta ondoren, mozorro desberdinak jantzi eta...dantzan hasi gara!  

Kondestableren Jauregia bisitatzen!

Irudia
  Hementxe dituzue Kontestable Jauregira joan ginenean atera genituen argazkiak. Paseoan joan ginen Iruñeako alde zaharrera eta bertan, Kondestableren Jauregian hainbat erakusketa ikusi genituen. Erakusketa batean, Iruñeako argazki zaharrak aztertu genituen. Zenbat aldatu egin den! Beste erakusketan ordea, munduko haurren egoera desberdinak islatzen dituzten argazkiak ikusi ditugu. Batzuk tristetu gaituzte, baldintza txarrak dituztelako; janariarik ez dute, urik ez dute edateko ezta garbitzeko ere...eta gure adinako gazte asko institutura joan beharrean lanean daude...😔  Traperos de Emausen beste erakusketa bat ere ikusi dugu eta oso bitxia eta polita izan da! Nola lan egiten duten eta zer egiten duten islatzen zuen. Azkenik, Santa Ana plazan hamaiketakoa hartu dugu eta ondoren, parkean jolastu gara eta bertan auzoko pertsonek sortutako baratza ikusi dugu, zeinen ederra duten!🌺🌻🍅

Sukaldaritza tailerra 😛

Irudia
 Lagunekin bizkotxo ederra egin genuen!!!

ARGI MAHAIA ERABILTZEN

Irudia
Argi mahaian lan egitea gustoko dugu. Oraingoan batuketak egiten gaude. Begira, begira 🔟  

Gorputz heziketan lagunekin lanean!!! 🏀

Irudia
Lagunekin gorputz heziketan aritzen gara. Jolas koperatiboak gustoko ditugu!!!!  

Sukaldaritza tailerra!😛

Irudia
Gaur 2. DBH-ko ikasleak kanpaldian zeuden eta faltan bota ditugu. Hala ere, sukaldaritza tailerra egin dugu 3. DBH-ko lagunekin, Quesadilla gozo gozoak prestatu ditugu: ahuakate, tomate eta gazta ipini dugu arto-tortilan. Mmmmmm zeinen gozoak zeuden!!

Euskara egonaldia ✌

Irudia
 Euskara bultzatzeko 2.DBH-ko lagunekin Beintza Labaieneko kanpamentura joan ginen urriak 17,18 eta 19. Oso gustura egon ginen lagunekin: taloak jaten, diskotekan dantza egiten eta jolasa desberdinak egin genituen. Basoan paseoak eman genituen ere. Errepikatzeko irrikitan gaude!!!