Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2022

Mutiloako txakur babeslekura goaz!!! 🐕

Irudia
Goizean autobusa hartu eta Mutiloara joan ginen. Tabernan hamaiketakoa hartu ondoren, txakur babesgunera joan ginen Perla eta Snoopy paseatzera. Oso ongi pasa genuen!!!!                                      

Juneren urtebetetzea ospatzen!!! 🎈

Irudia
 Gure Junek 15 urte bete zituen eta ospatzeko festa ederra prestatu genuen. Dantza egin genuen, abestu genuen eta hamaiketako bikaina egin genuen. Ze gustora egon ginen!!!

MERKATURA GOAZ!!!

Irudia
  Merkatura joan ginen hamaiketako goxoa prestatzeko behar genituen osagaiak erostera. Patata tortilla goxoak egin genituen!!!

XABIREN AULKIA MARGOTZEN💜

Irudia
Denon artean Xabiren aulkia bere kolore gustokoenaz margotu genuen. Artista batzuk gara!!!

TXOKO BERRIAK

Irudia
 Ikasturte berriarekin batera gure gelan txoko berriak antolatu ditugu. Txartel politak prestatu genituen, plastifikatu eta leku desberdinetan kokatu.😊