Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2022

KANPALDIA!😊😊😊😊

Irudia
Ikasturte amaierari bukaera emateko kanpaldia egin genuen. Zarautzen egon ginen IES Sarrigurengo lagunekin. Eguraldi paregabea izan genuen eta milaka ekintza ahaztezin egin genituen. Paseotxoak eman genituen itsas ertzetik, itsas hondarran jolastu ginen, hondartzan bainatu ginen, izozki gozoak dastatu genituen, kaia bisitatu genuen eta...surf egokitua egin genuen! Ekintza zoragarria izan zen, olatuetan dantzan ibili ginen!🌊🌊🌊🌊 Gainera, abentura izugarria izan zen euskotrena eta autobusa hartu genuelako eta bi gau pasa genituen etxetik kanpo! 😊😎😘  

Piknika!!🍱

Irudia
Eguraldi ona probestu dugu eta Yamaguchi parkera joan gara beste gelako lagun batzuekin hamaiketakoa egitera. Hamaiketakoa prestatu eta piknika egin dugu! Ogitarteko goxo goxoak jan ditugu eta hainbat intsektu etorri dira guri bisita egitera eta gure apurrak jatera 😋. Ondoren jolasten aritu gara, oso ongi pasa dugu!

Bizi poza!

Irudia
 

Ton-ton-tonbola!

Irudia
         Aurten ere paseotxo bat eman genuen eta Tonbolara joan ginen.  Bide batez, izozkia dastatu genuen eta gozo-gozoa zegoen!😋😋