Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2023

Sentsibilizazio proiektua 3. A-koekin

Irudia
 Proiektuari amaiera emateko, azken gelarekin lanean aritu ginen. Oso gustora egon ginen!! Errezeta berezia egin genuen, palmondotxoak urdaiazpiko eta gaztarekin! Eskuekin lanean aritu ginen eta emaitza ezinhobea lortu genuen. Ondoren, lagunekin hitz egiten eta jolasten aritu ginen, arras gustura egon ginen, errepikatzeko modukoa izan zen! Mila esker lagunak!๐Ÿ˜€

3.E-ko lagunekin sentsibilizazio proiektua, sukaldaritza tailerra...cinnamon rolls!!๐Ÿช

Irudia
Gaur egindako errezeta urteko zailena eta luzeena izan da baina gogotsu etorri gara eta gozo gozoa atera zaigu! Asko disfrutatu dugu, gure kanelazko bilkariak! Bukatzeko, errrezeta birpasatzeko, argi mahaiari esker, errezetaren osagaiak eta pausoak landu ditugu.                                   

Defendatzaileak, eraldatzen duten emakumeak ๐Ÿ’œ

Irudia
  2. DBH-ko ikasleek prestatutako erakusketa interesgarria ikustera joan ginen. Bertan, munduko emakume iraultzaileek egindako ezinbesteko lana ezagutu genuen. Pertsona guztien eskubideak defendatzen dituen mundu hobe baten alde. Gora emakume borrokalariak!!

piraguismo ikastaroa๐Ÿ›ถ

Irudia
  Sarriguren Institutu eta Hegoalde ikastolako lagunekin batera, Arga ibaian piraguismo ikastaroa izan dugu. Kirol ezberdin eta dibertigarria izan da guretzat eta bukaeran neka neka egindak geunden. Laster beste saio bat izanen dugu, profesionalak bihurtuko gara! ๐Ÿ˜

3. D-ko ikasleekin sentsibilizazio tailerra!๐Ÿ˜€

Irudia
  Gaurkoan oso pozik egon gara sagar tarta prestatzen! Oso gozoa zegoen eta gainera, labean zegoen bitartean jolasten aritu gara, zenbat jolas ezberdin ezagutzen ditugun! Oso dibertigarria izan da ๐Ÿ˜€๐Ÿ˜€๐Ÿ˜€๐Ÿ˜€๐Ÿ˜€