Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2021

Zeintzuk dira gure atal pribatuak??

Irudia
 Kaixo Kaixo!! Heziketa sexuala lantzen ari gara eta gaurkoan, gure gelako bi lagunen siluetak marraztu ditugu eta ondoren, hauek ikusi, aztertu eta zeintzuk diren gure atal pribatuak ikasi dugu. Atal pribatuak direnez, ez dugu gustoko inork ukitzea eta guk ere ez ditugu besteen atal pribatuak ukitzen. Oso ongi pasa dugu!

Eguberrietako errezeta! 🎄🎄

Irudia
Aste honetan, dieta osasungarriarekin jarraitzeko kiwia, masustak, ahabiak eta jogurt naturala erosi ditugu gure errezeta prestatzeko! Artista batzuk gara eta sormena erabiliz, eguberrietako pinua irudikatu dugu! Kiwiarekin pinuaren adarrak eta hostoak sortu ditugu, ahabiak makil batean sartu ditugu enborra irudikatzeko, masustekin izarra eta lorontzia irudikatu dugu eta jogurtarekin...ELURRA! Ah! oso oso gozoa zegoen, mmmmm!😋😋

Gimnasia Erritmiko txapelketa!

Irudia
Ateralida zoragarria izan da! Ikaskide guztiok musika entzutea eta dantzatzea maite dugu. Horregatik, Nafarroa Arenan ospatzen zen Gimnasia Erritmiko txapelketa ikustera joan gara. Hara joateko, hain gustoko dugun garraiobidea hartu dugu... villavesa! Ondoren, paseotxo bat eman dugu Nafarroako Unibertsitate Publikotik eta azkenean, Nafarroa Arenara iritsi gara. Zeinen ongi dantzatzen zuten! Gainera, Hegoalde Ikastola eta Sarriugurengo Institutuko lagunekin egon gara. Primeran pasa dugu!!😄😄😄😄

Kaki tostada!

Irudia
 Sukaldaritza tailerra: Gaurkoan garaiko fruta gozoa probestu dugu gure errezeta egiteko...KAKIA! Gainera, bizitza osasungarria lantzen ari garenez, beste osagaiak ere osasungarriak dira, ogi integrala, intxaurrak eta gazta light! Oso ongi pasa dugu errezeta prestatzen eta guzti-guztia jan egin dugu! 😋😋