Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2023

Gau beltza!!!

Irudia
  Gure gelan oso gustoko dugu mozorratzea, elkar maitatzea eta momentu politak elkarrekin bizitzea. Horregatik, gau beltza eguna ospatu genuen musikarekin dantzatuz eta mozorro beldurgarriak jantziz. 

3. E gelarekin sentsibilizazio proiektua!

Irudia
  3. E gelakoekin ere sentsibilizazio programa egin dugu. Oso langile ibili ginen eta orduak azkarregi pasa ziren, sormen handia erabiliz mezu polita sortu eta apaindu genuen. ANIZTASUNAK ABERASTEN GAITU!!! 💜💚💙💛💗

3. D sentsibilizazio proiektua!

Irudia
Aurten ere, sentsibilizazio programa aurrera eraman dugu ikasturte hasieratik. Lehenengo taldea 3. D izan zen eta oso langile eta gustura aritu ginen elkarlanean. Espero dezagun gure artelanak gustuko izatea...laster institutuan zehar ikusgai izango dituzue!!                                        

Komikiko protagonistak!

Irudia
  Ikasturteari hasiera emateko, 3. DBH-ko ikaskide batzuk gure gelara etorri ziren proposamen zoragarri batekin. Argazkigintzan komiki bat sortu behar dute eta ipuineko pertsonai errealak behar zituzten. Gu bihurtu ginen ipuineko protagonistak eta hainbat argazki atera zizkiguten. Oso dibertigarria izan zen eta gustora aritu ginen elkarlanean. Mila esker zuen lanagatik, laster arte!!! Gogotsu gaude komikia bukatua ikusteko...💭😊😊