Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2022

Civican erakusketa!!πŸŽ¨πŸŽ¨πŸŽ¨πŸ“™πŸ“„

Irudia
 Gaur paseotxo bat eman dugu eta Civicaneko erakusketa koloretsua ikusi dugu. Gainera, bertan zeuden liburuxken artean, guk egindakoak ikusi ditugu. Iturramako ikasleak sormen handikoak gara, artea maite dugu!!πŸ’œπŸ’›πŸ’šπŸ’“πŸ“™πŸ“„πŸŽ¨πŸŽ¨πŸŽ¨   

Sukaldaritza fruta brotxetak!!πŸŠπŸ‰πŸ‘πŸ“πŸπŸŒ

Irudia
    Gaur sukaldaritza tailerran, fruta brotxetak egin ditugu. 1. D-ko hiru lagun etorri dira gurekin sukaldatzera. Fruta zuritu, moztu eta makiltxoetan sartu ditugu. Ah!! azken pausoa gozo gozoa izan da, Nutella bota dugu brotxeta gainean! πŸ˜‹πŸ˜‹Oso gustora egon gara lagunekin eta hurrengo batean beste errezeta bat eginen dugu 😊  

Heziketa sexuala tailerra!

Irudia
 Gure gelan heziketa sexualari garrantzi handia ematen diogu. Gure burua eta gorputza zaindu behar dugu, baita besteena ere. Poliki-poliki gauza berriak ikasten ditugu eta praktikara ere eramaten saiatzen gara. Gure ikaskuntza prozesua indartzeko, Itxaso gurekin lanean aritu da, bera heziketa sexualan aditua delako. Masturbazioa, hilerokoa, atal intimoak zeintzuk diren... jorratu dugu. Esker mila Itxaso zure lanagatik, laster arte!!                                                  

Iturramako jaiak!!

Irudia
 Gure Insitututua, izenak dioen bezala, Iturrama auzoan kokatua dago. Guk asko maite dugu gure auzoa eta bertan egiten diren ekintza guztien alde gaude. Horregatik, Iturramako jaiak hasi aurretik ekintza guztien egitaraua aztertu genuen eta Jai gunea bisitatu genuen. Arratsaldean ere, txupinazoa ikustera joan ginen. Gora iturramako jaiak!!                                        

Arte batxilergoko ikasleen erakusketa Geltokin!

Irudia
           Aurreko asteko alderantzizko inklusioan, hiru lagunekin batera, Arte batxilergoek prestautako erakusketa ikustera joan ginen. Erakusketa aurretik, autonomia lantzearren, pintxo goxo bat eskatu genuen eta lagunekin hizketan egon ginen. Ondoren, Geltokiko erakusketa ikusi genuen, zein artelan ederrak!! Ondoren, Geltokiko beste txokoak kuxkuxeatu genituen: Janari denda, liburu denda...😊 Azkenik, oinez institutura itzuli ginen.

Gorputz Hezkuntzako inklusioa!!πŸ˜€

Irudia
  Gorputz Hezkuntza ikasgaian oso ongi pasatzen dugu. Aukera ederra da beste lagunekin harremanetan egoteko eta noski, elkarrekin lan egiteko😏. Gaurkoan orientazioa landu dugu eta ibilbide bat asmatu izan dugu. Ondoren, taldekoek pauso guztiak jarraituz ibilbidea egin dugu, batzuetan nahastu egin gara baina azkenean... bukatzea lortu dugu! Oso ongi pasa dugu, ikaskide zoragarriak baititugu! πŸ˜€πŸ˜€πŸ˜€πŸ˜€

Mikel begirale maitagarriaren bisita!!πŸ’œπŸŠ

Irudia
Mikel betidanik gure igeriketako irakaslea izan da. Txiki txikitatik ezagutzen gaitu eta urte guzti hauetan asko ikasi dugu. Gainera, primeran pasatzen dugu berarekin, oso maitagarria da eta asko maite dugu. Sorpresa izugarria jaso genuen eta banan banan, gelako txokoak erakutsi eta azaldu genizkion. Txundituta geratu zen, oso langileak garela esan zigun eta gu poz pozik jarri ginen! Nahiz eta azkeneko hilabeteetan bajan egon, asko maite zaitugu! Hurrengo ikasturtera arte, zaindu zaitez eta muxu erraldoia zuretzat guztion partetik!!😘😘🏊🏊

Elkarkiderekin baratza txukuntzen!!🌿🌾🌺🌸

Irudia
                        Baratza landatzeko garaia da eta lan egiteko momentu aproposena da. Horregatik, Elkarkideko langileak Iturramako baratzara etorri ziren nola landatzen den irakasteko. Eskularruak jantzi, tresneria prestatu eta martxan jarri ginen. Denetarik landatu genuen: Tomateak, alberjiniak, piperrak, tipulak, kuiatxoak, landareak, etab. Zein ekintza ederra!!πŸ“πŸ†πŸŒΊπŸŒΈ