Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2026

3.B-KO LAGUNEKIN TXOKOLATEZKO GARROTITOAK PRESTATZEN 😋

Irudia
Gure eskolako sukaldeak ez du etenik! 3.E-koen eta 3.D-koen bisitaren ondoren, oraingoan 3.B taldeko ikasleen txanda izan da. Oraingo honetan, errezeta erabat aldatu eta txokolatezko garrotito ikaragarriak prestatu ditugu denon artean! Giro ederrean aritu gara lanean: orea moztu, txokolatea txertatu eta garrotitoak banan-banan biltzen. Azkenean, gure lanaren fruitua dastatu dugu eta, egia esan, ikaragarri onak zeuden . Goiz ederra pasa dugu berriro ere sukaldean; esperientzia bikaina taldearentzat!

Euskara gara, Gora Korrika!!! 🏃🏃🏃

Irudia
Martxoaren 19tik 29ra, eta Euskara Gara lelopean, Korrikak Euskal Herri osoa zeharkatu zuen . Korrika txikian dena eman genuen, gozatzen. Eta nagusian ere, lekukoa eramateko aukera izan genuen. Tipi-tapa, tipi-tapa, KO-RRI-KA!!!