Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2024

ASTE KULTURALA!!

Irudia
  Aniztasunaren edertasuna ikusarazteko, ekintza oso aberasgarrietan murgildu ginen: Dantza eta kanta afrikarrak, te dastaketa, Saharauiekin mintzatu eta haien jantziak jantzi genituen eta naturarekin ere harremanetan egon ginen, zuhaitz bat erein genuen palestinaren alde!!!

Down sindromearen eguna, martxoak 21!

Irudia
    Gaur martxoak 21 Down sindromearen eguna ospatu dugu. Naiara eta Olaiarentzat eskutitz boteretsuak idatzi ditugu. Beste batean, Iosu eta Juneren eskutitzak ere egingo ditugu 💭😉

MISERICORDIAKO ADINDUEKIN ELKARLANEAN!

Irudia
                                      Hiruhileko honetan elkarrizketak nola egiten diren ikasi dugu. Gure jarrera nolakoa izan behar duen, zein galdera motak egin, komunikazio eredu egokia erabili, errespetua, tratu onak, enpatia...garatzen egon gara. Hasteko, gure gelakideak elkarrizketatu genituen eta ondoren, haiekin galderak moldatuz, elkarlanean, Misericordiako adinduei egin beharreko elkarrizketa prestatu genuen. Misericordiara joan ginen bertako pertsonak ezagutzera eta elkarrizketa egitera. Hurrengo egunetan bideo muntaia egin genuen sortutako elkarrizketekin eta beste egun batean, Misericordiara gerturatu ginen gure lana haiekin elkarbanatzeko. Oso momentu politak bizi izan genituen. Bukatzeko, haiek ere gure ikaskuntza prozesua ezagutzeko, gelara etorri ziren. Bizkotxo bat prestatu genuen, hizketan gustora aritu ginen eta gure proiektu ezberdinak aurkeztu genizkien. Mila esker lagun berriak!!💓                                           

ZUMAIAKO FLYSCHA

Irudia
    4. DBH-ko biologia ikasle eta irakasleekin batera, Zumaiara joan gara. Lehenengo, interpretazio zentroan flysch eta fosilen inguruko azalpena jaso genuen, hamaiketakoa hartu genuen eta paseotxo ederra eman ondoren, Zumaiako flyscha ikusi genuen. Zein natura ederra dugun, gure gelan errespetatu eta maite dugu🌊🌊🌊

aniztasunaren kilometroa KORRIKAN!!🌈

Irudia
  KORRIKAN AURTEN ERE EGON GINEN, GURE LAGUNA XABI BIHOTZEAN ETA  KAMISETAN ERAMAN GENUEN INDARRA ETA BERE ALAITASUNA AHAZTU EZ DEZAGUN, MAITE ZAITUGU XABI. GORA ANIZTASUNA ETA INKLUSIOA!!💙💚💛💜🌈

MARTXOAK 8!!✊✊

Irudia

3.D-ko lagunekin elkarlanean

Irudia
 3.D-ko lagunekin batera, inklusioaren alde lanean aritu ginen, Beti bezala gustura egon ginen lagunekin!!