Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2021

Zitadela

Irudia
Zitadelan zegoen erakusketa batera joan gara. Asko gustatu zaigu!

Erremolatxa hummusa

Irudia
  Iaz hummus arrunta egin genuen. Asko gustatu zitzaigunez, aurten erremolatxa hummusarekin ausartu gara eta mmmmmmm nahiz eta itxura hasieran asko ez gustatu, den dena jan dugu!!😛👌

Eskulanak 🎨

Irudia
Udazkeneko materialak erabiliz, eskulan politak egiten ditugu.  

Mankomunitateko jarduera💦

Irudia
Bideodeia baten bidez, mankomunitateak antolaturiko ekintza interesgarri batean parte hartu genuen, IES Sarrigurenen dauden beste gela alternatiboko ikasleekin batera. Mendillorriko ur biltegia aukeztu eta azaldu ziguten. 

Andres Muñoz eta Hegoalde taldeekin topaketa

Irudia
 Oraingoan Yamaguchi parkean elkartu ginen!👍

Xabierren moldea margotzen👏

Irudia
Talde bat garenez, elkarren artean laguntzen gara. Xabierri iazko moldea txikia gelditu zitzaion eta denon artean berria margotu genuen. Bere kolore gustukuena erabili genuen, morea!!! 💜  

Halloween!!!👻🎃

Irudia
Gure gelan festa gustuko dugu eta horregatik halloween ospatu genuen. Gure kalabazak egin genituen, mozorratu ginen eta dantza egin genuen. Baita gau beltzan erabiltzen diren esamoleak ere landu genituen. Gainera, king kong-nen anaia eguna alaitu zigun. Ze sustoak eman zizkigun!!!😱

Noaingo zentzumen parkea👅👀👂👃✋

Irudia
    Udazkeneko koloreetaz disfrutatzeko, Noaingo zentzumen parkera joan ginen. Egun zoragarria egin zuen!!!