Sukaldaritza tailerra!
Gaurkoan ahuakate eta arrautzezko tostadak prestatu genituen! Lehenengo supermerkatuan erosketak egin genituen. Ondoren, lagunekin errezeta prestatu genuen.Martxan hasi aurretik beti bezala, eskuak garbitu genituen! ✋💦 Lehenengo pausoa ogia xigortzea izan zen. Bigarrena, ahuakateak zuritu eta zatitu genituen. Azkenik, arrautzak zartagian frijitu genituen! Oso langile eta gustura aritu ginen!😀