Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2020

Festa eguna

Irudia
Nahiz eta eguberri desberdinak izan, guk ez dugu ilusioa galtzen eta gure gelan festa egin dugu. Gauza asko egin ditugu: dantzan aritu gara, jolasak egin... Hamaiketako berezia izan dugu eta gainera olentzero gutaz oroitu da eta opariak ekarri dizkigu. Irakasle batzuk sorpresa eman eta gure gelara gabon kantak abestera etorri dira. Mila esker!!!. Egun ederra izan da!!! ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!😘😙😚

Gabonak!!!

Irudia
 Material birziklatuak erabiliz gauza politak egin ditugu. Hemen ditugu adibide batzuk:

Mugcake

Irudia
 Osteguneko tailerretan errezeta goxoak egiten ditugu. Oraingoan mugcake deituriko bizkotxo txiki  goxoak prestatu ditugu. Minutu bat mikrouhinean eta tatxan!!!!!mmmmmmmm ☺👄👅👌

Sigre puntua

Irudia
 Gure gelan natura maite dugu eta horregaitik birziklatzen dugu. Botika zaharrak farmazian dagoen Sigre puntura eraman genituen. Gure  planeta zaindu behar dugu!!!❤☺✌

Panel sentsoriala

Irudia
  Hona hemen gure panel sentsoriala. Textura desberdinak ukituz ukimena lantzen dugu. 😃

Plastilina egiten

Irudia
        Irina, olioa, gatza, ura eta kolorantea nahastuz, gure plastilina egiten dugu eta gainera prozesuan asko disfrutatzen dugu.