Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2026

Oteiza museora bisita

Irudia
Jorge Oteizaren museoan egon ginen lagunekin. Hutsunearen energiaz eta abstrakzio geometrikoaz ziprinduta, ikusi genuena marraztu eta interpretatu genuen. Artista paregabea!!

Urte berri Txinatarra!

Irudia
Ospakizun berezi bat izan dugu: Urte berri Txinatarra! Eguna modu egokian girotzeko, gela gorriz jantzi genuen, globoekin eta txinatar estiloko apaingarriekin txokoei ukitu berezia emanez. Sukaldean ere gaiari heldu genion eta, nola ez, kolore gorria izan zen protagonista. Txinako kulturari keinu eginez, bizkotxo gorri bat prestatu genuen denon artean. Esperientzia dibertigarria eta ezberdina izan zen, beste kultura bat gertutik ezagutzeko!

Down sindromea eta autismoaren egunak 💚💜❤

Irudia
Desberdintasun eta aniztasunenen aberastasuna aldarrikatzen, martxoaren 21ean eta apirilaren 2an Down sindromearen eta autismoaren nazioarteko egunak ospatu genituen. Muralak prestatu genituen ilusio handiz institutuko pasabidean erakusgai egoteko.

KULTUR ASTEA OSPATZEN! 🌍✨

Irudia
  Martxoaren 31n, Kultur Astea ospatu genuen! Egun berezi honetan, Saharako kulturan murgildu ginen bete-betean: bertako arropa tradizionalak probatzeko aukera izan genuen eta, bide batez, afrikar dantzak ikasi genituen taldean. Ritmoa eta kolorea ez ziren falta izan gurean!