Mezuak

Urtebetetze ezberdinak ospatzen!🍰🍰

Irudia
Udan Olaiak 15 urte bete zituen eta etorri bezain laster, gelakideekin ospatu zuen, txokolatezko bizkotxo goxoarekin. Bestetik, Junek irailan 16 bete zituen eta bere lagunek opari bat egin zioten. Oso ongi pasa genuen!!πŸ˜€

XABI BETIRAKO BIHOTZEAN. MAITE ZAITUGU πŸ’œ

Irudia
Udan tamalez gure gelako ikaskide maitea zendu zen. Oso triste jarri ginen eta ikasturte honen hasiera, hasieratik bere hutsunea sentitu dugu.  Omenaldi moduan berari buruz hitz egiten hastea pentsatu dugu.  Lehenengo berarekin bizitako milaka momentu zoragarriei buruz hitz egin genuen, baita argazkiak ikusi ere. Batzuen kasuan, txiki txikitatik ezagutzen dugu elkar eta bizitako momentu guztiak ahaztu ezinak dira.  Oroitzen garen bakoitzean irri handi bat irudikatzen zaigu ahoan.Bizipen guztiak gelan presente izateko horma-irudi bat egin genuen.   Baina ez hori bakarrik, institutuan ere bere presentzia betirako gorde nahi dugu eta horregatik, patioan 4.DBH-ko lagunekin batera intxaurrondo bat landatu genuen eta  bitartean, Xabik gustoko zituen abesti bat  entzun genuen. Ondoren familiari gure maitasuna eskaintzeko Xabiren oroipen ederra eman genien eta gelan elkartu ginen.  Eskerrak eman nahi dizkiegu egun horretan parte hartu zenutenoi eta bereziki Xa...

Iratxe kanpamentua 🐞🐞

Irudia
 Azkenean iritsi zen hain gogoko dugun momentua: KANPAMENTUA!!!! Sarriguren eta Hegoaldeko lagunekin batera, Lizarra aldera abiatu ginen Iratxe kanpinera. Lizarran Ega pasalekua ezagutu genuen. Done Jakue bidearen zati bat eginez, Iratxe monastegitik pasa ginen Aiegira arte. Kanpinean parkeaz, igerilekuaz, diskotekaz eta hango areto desberdinetaz disfrutatu genuen.  Ikasturte bukaera bikaina izan da!!! Orain atseden hartzeko garaia da. Ongi pasa udan!!!

Agurrak✋

Irudia
Ikasturte bukaera heldu da eta honekin batera, urtean zehar gurekin lan egin duten pertsonak agurtu ditugu. Mila esker egiten duzuen lanagatik, besarkada handi bat biontzat eta uda ona pasa!!πŸ˜€πŸ˜€πŸ˜€