XABI BETIRAKO BIHOTZEAN. MAITE ZAITUGU πŸ’œ






Udan tamalez gure gelako ikaskide maitea zendu zen. Oso triste jarri ginen eta ikasturte honen hasiera, hasieratik bere hutsunea sentitu dugu. 

Omenaldi moduan berari buruz hitz egiten hastea pentsatu dugu.

 Lehenengo berarekin bizitako milaka momentu zoragarriei buruz hitz egin genuen, baita argazkiak ikusi ere.

Batzuen kasuan, txiki txikitatik ezagutzen dugu elkar eta bizitako momentu guztiak ahaztu ezinak dira.  Oroitzen garen bakoitzean irri handi bat irudikatzen zaigu ahoan.Bizipen guztiak gelan presente izateko horma-irudi bat egin genuen.

 











Baina ez hori bakarrik, institutuan ere bere presentzia betirako gorde nahi dugu eta horregatik, patioan 4.DBH-ko lagunekin batera intxaurrondo bat landatu genuen eta  bitartean, Xabik gustoko zituen abesti bat  entzun genuen. Ondoren familiari gure maitasuna eskaintzeko Xabiren oroipen ederra eman genien eta gelan elkartu ginen.

 Eskerrak eman nahi dizkiegu egun horretan parte hartu zenutenoi eta bereziki Xabiren familiari han egoteagatik eta urte guzti hauetan zehar eman diguzuen guztiagatik. Indarra eta gure besarkadarik handiena!

















                    XABIER MAITE ZAITUGU!!!!!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Iratxe kanpamentua 🐞🐞