Mezuak

Iturrama ikastetxe publikoko lagun berriak ezagutzen!!

Irudia
                               Oso sozialak gara eta lagun berriak egitea maite dugu. Horregatik, topaketa bat antolatu genuen Iturrama ikastetxe publikoko ikasle batzuekin. Iturramako plazan elkartu ginen. Jolasean aritu ginen, oso polita izan zen denak poz pozik egon ginen.

Civican liburutegia!

Irudia
                Iaz bezala, Civican liburutegian bisita izan dugu baina aurten, Sarriguren eta Hegoalde Ikastolako lagunekin batera joan gara. Ipuin kontalariak hainbat ipuin dibertigarri kontatu dizkigu eta ondoren, ipuinak hartu eta irakurtzeko denbora izan dugu. Oso ongi pasa dugu!! Eskerrik asko zuen arretagatik!!

Irristaketa!

Irudia
 Gorputz Heziketa maite dugu eta oso ongi pasatzen dugu. Azkeneko asteetan irristaketa lantzen ari gara, begira ezazue!!πŸ˜€

Xabiren aitaren lantegira bisita!!!πŸ‘¦πŸ‘¨

Irudia
                                                           Ateraldi honek xarma berezia izan du. Ikasle baten familia protagonista izan da. Xabiren aitaren lantegira bisitan joan gara, bertan arropa garbitzeko garbigailu ontzi handi handiak zeuzkan. Gelan ere garbigailu ontzia erabiltzen dugunez, Manuren azalpena eskertu dugu eta ahal izan dugun moduan, lagundu egin dugu!πŸ˜‹ Gainera, bukaeran sorpresa goxoa jaso dugu, gusanitos poltsa bana oparitu digu. Mila esker Xabiren familia guztiari eta bertako langileei ere bai!!πŸ˜€πŸ˜€πŸ˜€πŸ˜€

LIP DUB!!πŸŒΏπŸ€πŸ‹πŸŠπŸπŸ„πŸŒ±πŸ΅πŸ΄πŸŽΆπŸŽ¬πŸŽ­

Irudia
                          Gure gelakoek dantzatzea, antzeztea, lagunekin egotea eta natura zaintzea maite dugu. Horregatik, Lip Dubean dudarik gabe parte hartu dugu eta primeran pasa dugu! Entsegu asko egin ondoren... naturarekiko begirunea izatea helburutzat duen lip dub ederra egin dugu! Espero dugu bideo musikatua gustoko izatea eta natura zaintzea!🌳🌳

Alderantzizko INKLUSIOA!!πŸ˜ƒπŸ˜ƒπŸ˜ƒ

Irudia
     Gure lagunak gure gelara etortzea nahi genuen. Irrikitan geunden eta azkenean... etorri dira!!!! Lehenik eta behin, agurtu ditugu eta gure gela berriko txoko guztiak erakutsi diegu. Asko gustoko izan dute eta ondoren, ELKARLANEAN, sukaldaritza tailerra martxan jarri dugu. Mini pizzak elkarrekin prestatu ditugu. Aldez aurretik, eman beharreko pausoak azaldu dizkiegu eta osagai guztiak prestatu ditugu. Azkenik, binaka aritu gara lanean. Labean sartu ditugunean hitz egiten egon gara eta bukaeran mini pizza gozo gozoak jan ditugu. Oso gustora egon gara, momentu polita izan da, elkar hobeto ezagutzeko balio izan digu. Esker mila etortzeagatik eta plazer handia izan da. Laster arte!!!πŸ’œπŸ’›πŸ’šπŸ’™πŸ’—

Txorien janarilekuak sortzen!🐀

Irudia
                                    Aste berdean egindako beste tailer bat   txorien janarilekuak egitea.izan zen. 1. DBH-ko ikasleekin egin genuen lana, taldeka jarri ginen eta pausoz pauso, txorientzako janleku bat sortu genuen. Oso ekintza polita izan zen. Bukaeran, Iosuk janarilekua institutuko patioko zuhaitz batean zintzilikatu zuen, txoriak elikatzearren.