Alderantzizko INKLUSIOA!!πŸ˜ƒπŸ˜ƒπŸ˜ƒ




     Gure lagunak gure gelara etortzea nahi genuen. Irrikitan geunden eta azkenean... etorri dira!!!! Lehenik eta behin, agurtu ditugu eta gure gela berriko txoko guztiak erakutsi diegu. Asko gustoko izan dute eta ondoren, ELKARLANEAN, sukaldaritza tailerra martxan jarri dugu. Mini pizzak elkarrekin prestatu ditugu. Aldez aurretik, eman beharreko pausoak azaldu dizkiegu eta osagai guztiak prestatu ditugu. Azkenik, binaka aritu gara lanean. Labean sartu ditugunean hitz egiten egon gara eta bukaeran mini pizza gozo gozoak jan ditugu. Oso gustora egon gara, momentu polita izan da, elkar hobeto ezagutzeko balio izan digu. Esker mila etortzeagatik eta plazer handia izan da. Laster arte!!!πŸ’œπŸ’›πŸ’šπŸ’™πŸ’—








Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Iratxe kanpamentua 🐞🐞