Sukaldaritza saio berria: Oraingoan 3Dkoen txanda!
Gure eskolako sukaldeak ez du etenik! 3.E-koen bisitaren ondoren, 3D taldeko ikasleen txanda izan da. Oraingo honetan, errezeta aldatu eta bizkotxo goxo bat prestatu dugu denon artean.
Giro ederrean aritu gara lanean: osagaiak nahastu, orea prestatu eta, nola ez, dena labera sartu daukagun usain onena ateratzeko. Talde lanean aritu gara, bakoitzak berea eginez baina denon artean emaitza borobila lortzeko.
Bizkotxoa labean zegoen bitartean, tartetxo bat izan dugu denbora partekatzeko eta barre batzuk egiteko. Azkenean, gure lanaren fruitua dastatu dugu. Goiz ederra pasa dugu sukaldean, esperientzia bikaina izan da taldearentzat!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina