3.B-KO LAGUNEKIN TXOKOLATEZKO GARROTITOAK PRESTATZEN 😋

Gure eskolako sukaldeak ez du etenik! 3.E-koen eta 3.D-koen bisitaren ondoren, oraingoan 3.B taldeko ikasleen txanda izan da.

Oraingo honetan, errezeta erabat aldatu eta txokolatezko garrotito ikaragarriak prestatu ditugu denon artean! Giro ederrean aritu gara lanean: orea moztu, txokolatea txertatu eta garrotitoak banan-banan biltzen. Azkenean, gure lanaren fruitua dastatu dugu eta, egia esan, ikaragarri onak zeuden.

Goiz ederra pasa dugu berriro ere sukaldean; esperientzia bikaina taldearentzat!












Iruzkinak