LIBURUTEGIRA IRTEERA ETA “SIWATL: MUJERES LABRANDO CAMBIOS” ERAKUSKETA
Liburutegira egin dugu irteera eta han “Siwatl: Mujeres labrando cambios” erakusketa ikusi dugu. Emakume indigenen istorioak eta egiten duten lana ikusi dugu.
Gure bost zentzumenak erabiliz, El Salvadorreko usainak, elikagaien gogortasuna, musikaren soinua, sukaldea eta artisauak ezagutu ditugu. Ingurunea zaintzeari buruz ere pentsatu dugu, ideiak idatzi ditugu eta zuhaitzetan zintzilikatu ditugu.
Azkenik, liburutegian liburutxo bat hartu dugu eta oso gustura egon gara, lasai-lasai.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina