MISERICORDIAKO ADINDUEKIN ELKARLANEAN!

                                    

 Hiruhileko honetan elkarrizketak nola egiten diren ikasi dugu. Gure jarrera nolakoa izan behar duen, zein galdera motak egin, komunikazio eredu egokia erabili, errespetua, tratu onak, enpatia...garatzen egon gara. Hasteko, gure gelakideak elkarrizketatu genituen eta ondoren, haiekin galderak moldatuz, elkarlanean, Misericordiako adinduei egin beharreko elkarrizketa prestatu genuen. Misericordiara joan ginen bertako pertsonak ezagutzera eta elkarrizketa egitera. Hurrengo egunetan bideo muntaia egin genuen sortutako elkarrizketekin eta beste egun batean, Misericordiara gerturatu ginen gure lana haiekin elkarbanatzeko. Oso momentu politak bizi izan genituen. Bukatzeko, haiek ere gure ikaskuntza prozesua ezagutzeko, gelara etorri ziren. Bizkotxo bat prestatu genuen, hizketan gustora aritu ginen eta gure proiektu ezberdinak aurkeztu genizkien. Mila esker lagun berriak!!💓

 

 

                                  





 









Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Iratxe kanpamentua 🐞🐞