Errespetuz harremanatzen naiz!

 


Gelan, proiektu berriarekin hasi gara, errespetuz harremanatzen naiz izena duena. Lehenik eta behin, autoestima landu dugu eta bakoitzak bere barnean dituen gauza onak azaleratu ditugu. Ondoren, eskulan bat egin genuen, loretxo batean gure gauza ederrak adierazi genituen. Azkenik, loreekin esperimentu oso interesgarria egin genuen!🌸

Beste egun batean, Totem-aren esanahia bilatu genuen eta indarra eta zorte ona ematen duen objektua dela ikusi genuen. Horregatik, gure gelako ikasle bakoitzak totem bat sortu du, indarra eta jarrera baikorra ematen diguten materialak erabiliz. Azkenik, taldeko totema sortu dugu, guztiok bat garelako eta guztion indarra elkartuz, indar handiagoa dugulako!πŸ˜€





















Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Iratxe kanpamentua 🐞🐞