Kondestableren Jauregia bisitatzen!

 



Hementxe dituzue Kontestable Jauregira joan ginenean atera genituen argazkiak. Paseoan joan ginen Iruñeako alde zaharrera eta bertan, Kondestableren Jauregian hainbat erakusketa ikusi genituen. Erakusketa batean, Iruñeako argazki zaharrak aztertu genituen. Zenbat aldatu egin den! Beste erakusketan ordea, munduko haurren egoera desberdinak islatzen dituzten argazkiak ikusi ditugu. Batzuk tristetu gaituzte, baldintza txarrak dituztelako; janariarik ez dute, urik ez dute edateko ezta garbitzeko ere...eta gure adinako gazte asko institutura joan beharrean lanean daude...😔 

Traperos de Emausen beste erakusketa bat ere ikusi dugu eta oso bitxia eta polita izan da! Nola lan egiten duten eta zer egiten duten islatzen zuen.

Azkenik, Santa Ana plazan hamaiketakoa hartu dugu eta ondoren, parkean jolastu gara eta bertan auzoko pertsonek sortutako baratza ikusi dugu, zeinen ederra duten!🌺🌻🍅













Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Iratxe kanpamentua 🐞🐞