Korrika!!!!
Iturraman euskararen alde gaude eta hainbat ekintza egin genituen korrika ospatzeko. Nahiz eta euria ari, korrika txikian parte hartu genuen eta gure gelak ere lekukoa eraman zuen. Ondoren, Azantza herrian Nafarroako Gela Alternatiboen artean kilometro bat hartu genuen eta egun berezia zenez, lagun guztiak Iturraman elkartu ginen. Elkarrekin bazkaldu genuen eta talde bakoitzak plater bat prestatu zuen. Guk bigarren platerra prestatu genuen eta mahaia prestatu genuen. Oso gustora ibili ginen. Bukaeran, gurasoekin kafea hartu genuen goxo-goxo. Azkenik, Azantzara abiatu ginen, larri ibili ginen baina azkenean, gure kilometrora iritsi ginen eta korrika egin genuen! Egun magikoa izan zen, gora euskara eta gora lagunak!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina