Mezuak

Eskulanak egiten ❀

Irudia
Oraingoan limpiapipasekin egindako loreak egin genituen. Hona hemen emaitza!!!

Lagunekin elkarlanean 👐

Irudia
Aurreko egunean 4.DBH-ko lagunak gure gelara etorri ziren gurekin lan egitera. Haiekin batera, gure gelako proiektua aurrera eraman genuen. Etxeko lanak autonomiaz egiten!!!

INAUTERIAK OSPATZEN 💥

Irudia
Aurtengo inauteriak ospatzeko Coco pelikulako pertsonaietaz mozorratu ginen. Egun itzela pasa genuen: kontzertua, hamaiketako berezia...eta eguna borobiltzeko mozorro hoberenaren saria jaso genuen. Gora inauteriak!!!

Gero arte Ibon 👋

Irudia
Tamalez ikasturte erdian gure lankide maitatua agurtzea tokatu zaigu. Mila esker zure inplikazioagatik eta irakatsitako guztiagatik. Faltan botako zaitugu eta hoberena opa dizugu. Gora Antonia mia!!💖😘

Sarrigureneko lagunekin 😊

Irudia
 Asteartea 18 Sarrigurengo lagunak bisitatzera joan ginen. Haiekin hamaiketakoa hartu genuen eta gero parkera joan ginen. Ondoren, gelara bueltatu ginen eta haien gelako abestia abestu ziguten. Zelako artistak!. Guk ere, abestiak abestu genituen eta goiz ederra pasa genuen. Aupa Bizi poza gela!!! 💪

Sentsibilizazioa: 3.E - Sukaldaritza tailerra 🍰

Irudia
Aurreko egunean bere gelan egon eta gero, 3.E taldeko lagunak gure gelan izan ziren sukaldaritza tailerrean. Sagar hostorea egin genuen eta, ziotenez, goxo-goxoa zegoen. Aupa zuek!

3.F-ko lagunekin pizza egiten 🍕

Irudia
Otsailak 11 3.F-ko lagunak gure gelara etorri ziren eta taldeka jarriz pizza ederrak jan genituen. Mila esker lagunak!!!