Sarrigureneko lagunekin batera, egun zoragarria pasa genuen Berriobeitiko Rokopolisen. Muga guztiak gaindituz, zerua ukitzen saiatu ginen. Aurrera koadrila!!
1.E-ko lagunekin sukaldaritza tailerra egin genuen. Lagunekin primeran egon ginen. Trebetasun handia erakutsi zuten eta gainera, pizzak labean egiten ziren bitartean, mahai-jolas ezberdinekin aritu ginen. On egin!! !
1. F-ko lagunekin ere sukaldaritza tailerra egin genuen, oraingoan urdaiazpiko eta gazta palmondotxoak. Labean horitzen ziren bitartean, jolas ezberdinak egin genituen. Primeran egon ginen lagunen artean elkar ezagutzen. 😀👍💓
Berriz ere, Gau Beltzako zirraraz zipristindu ginen. Egun zoragarria pasa genuen!! Mamutxo beldurgarriak margotu eta beldurrezko filma ikusten krispetak jan genituen. Mozorroak ere ez ziren falta... Hau ikara!! Eta gainera Julenen urtebetetzea ospatu genuen, zorionak!!!
1.D-ko lagunekin sukaldaritza tailerra egin genuen, zehazki urdaiazpiko eta gazta pizza egin genuen. Pozik eta gustora egon ginen lagunekin. Labean pizza egin bitartean, jolas ezberdinak egin genituen. Pizzak egiten: Pizzak jateko prest!