Mezuak

LEONARDO DA VINCIREN ERAKUSKETARA GOAZ!

Irudia
        Urtarrilak 10 Leonardo Da Vinciren erakusketa ikustera joan ginen. Paseoan abiatu eta bidetik Geltokiko liburutegian egon ginen. Hamaiketakoa hartu ondoren, Sarasate pasalekuan zegoen erakusketan zeuden joku interaktiboekin aritu ginen.                

Euskal Jaia 2023

Irudia
Urtea bukatzeko festa handia ospatu genuen institutuan.  Baserritarrez jantzita etorri ginen eta jarduera asko egin genituen: taloak prestatu eta jan, dantza egin, musika entzun, sorpresak... egun paregabea!  Urte berri on!! 🎄          

Eroski zurekin

Irudia
 Bezero Vip-ak garenez Eroskikoek hamaiketako ederrera gonbidatu gintuzten.  Urtea bukatzeko nolako modu polita. Eroski zurekin!!!

3.A eta 3.B gelakoekin sentsibilizazio proiektua!

Irudia
  3.A eta 3.B gelakoekin gustura aritu ginen ere sentsibilizazio programa egiten. Sormen handiko lan bikaina egingenuen. Zorionak! . KANPOTIK DESBERDINAK, BARRUTIK BERDINAK!!! 💜💚💙💛💗  

Gau beltza!!!

Irudia
Gure gelan oso gustoko dugu mozorratzea, elkar maitatzea eta momentu politak elkarrekin bizitzea. Horregatik, gau beltza eguna ospatu genuen musikarekin dantzatuz eta mozorro beldurgarriak jantziz. 

3. E gelarekin sentsibilizazio proiektua!

Irudia
  3. E gelakoekin ere sentsibilizazio programa egin dugu. Oso langile ibili ginen eta orduak azkarregi pasa ziren, sormen handia erabiliz mezu polita sortu eta apaindu genuen. ANIZTASUNAK ABERASTEN GAITU!!! 💜💚💙💛💗

3. D sentsibilizazio proiektua!

Irudia
Aurten ere, sentsibilizazio programa aurrera eraman dugu ikasturte hasieratik. Lehenengo taldea 3. D izan zen eta oso langile eta gustura aritu ginen elkarlanean. Espero dezagun gure artelanak gustuko izatea...laster institutuan zehar ikusgai izango dituzue!!