Mezuak

Kanika margolariak!!

Irudia
Ostiralean kanikekin arte lan bat egin genuen. Udazkeneko koloreak erabiliz marrazki politak egin genituen eta bukatzeko purpurina bota genien. Hara!! Ze politak!!👏 Hemen prozesua duzue:

Txoko berdea

Irudia
 Gure gelan natura maite dugu eta horregatik lore dendara joan gara eta 3 landare erosi ditugu. Horrela gure gelan txoko berdea sortu dugu. Astero gure landareak zaindu eta ureztatuko ditugu 🌴🌵🌷🌸🌹🌻

Hegoaldekoekin bideodeiak

Irudia
 Iazko lagunak eta irakasleak ez ditugu ahaztu eta horregatik haiekin bideodeiak egiten ditugu ❤

Sukaldaritza tailerra

Irudia
 Fruta mazedonia egin dugu sukaldaritza tailerrean. Fruta zuritu, zatitu eta laranja zukuarekin nahastu dugu. Den dena jan dugu 👄

Poltsa sentsorialak

Irudia
Tailer sentsorialean poltsa sensorialak egin ditugu. Kolorantea, gomina eta purpurina erabili ditugu. Koloreak landu ditugu eta letrak ere idatzi ditugu. Argi mahaiean jarrita asko disfrutatu dugu!

Auzoa ezagutzen

Irudia
Iturrama auzoa ezagutzen ari gara eta bertan dauden dendak eta baliabideak. Txinatarra, taberna, farmazia, parkea ... ezagutu ditugu eta erosketak egitera joan gara. Farmaziara joan ginen eta gure gelarako botikina egin genuen. Parkean ere gustora egon ginen ☺

Txoko sentsoriala

Irudia
 Txoko sentsorialean primeran pasatzen dugu gure argi pilota eta argi lanparekin jolasean!!!