Ostiralean kanikekin arte lan bat egin genuen. Udazkeneko koloreak erabiliz marrazki politak egin genituen eta bukatzeko purpurina bota genien. Hara!! Ze politak!!👏 Hemen prozesua duzue:
Gure gelan natura maite dugu eta horregatik lore dendara joan gara eta 3 landare erosi ditugu. Horrela gure gelan txoko berdea sortu dugu. Astero gure landareak zaindu eta ureztatuko ditugu 🌴🌵🌷🌸🌹🌻
Tailer sentsorialean poltsa sensorialak egin ditugu. Kolorantea, gomina eta purpurina erabili ditugu. Koloreak landu ditugu eta letrak ere idatzi ditugu. Argi mahaiean jarrita asko disfrutatu dugu!
Iturrama auzoa ezagutzen ari gara eta bertan dauden dendak eta baliabideak. Txinatarra, taberna, farmazia, parkea ... ezagutu ditugu eta erosketak egitera joan gara. Farmaziara joan ginen eta gure gelarako botikina egin genuen. Parkean ere gustora egon ginen ☺