Iturramako jaien besperan auzoko txoznak ikustera joan ginen eta bidetik Ikerren aitarekin Gurutz topo egin genuen. Sorpresa bikaina!!!!!! GORA ITURRAMAKO JAIAK
Gure etorkizunean pentsatuz, Lanbide Heziketa Berezi desberdinak ezagutzera joan ginen: Virgen del Camino, Toki Ona eta Burlatako sukaldaritza Lanbide Heziketa ezagutu genituen. Poliki poliki gure interesak eta grinak deskubritzen goaz etorkizunean ibilbide egokia aukeratzeko.
Oraingoan 3.F-ko lagunekin elkarlanean aritu ginen. 4 taldetan banatu ginen eta lau errezeta desberdin prestatu genituen, denak goxoak eta osasungarriak!!!
Gure ikasleohi Xabi maitatuaren omenez landatu genuen intxaurrondoa udaberriarekin batera, loratzen dago. Hau apaintzeko, harri politak margotu genituen eta inguruan jarri genituen. Betiko gure buruan eta gure bihotzetan 💜
Oraingo honetan 4.B-ko lagunekin batera, bananazko tortita osasungarriak egin genituen. Lagunak hobe ezagutu genituen eta errezeta goxoa egiten ikasi genuen. Mmmmmm zein onak zeuden!!!👅