Paseo bat ematen zitadela ezagutzera joan gara. Oso gustura egon gara eta erakusketa bat ikusi dugu. Bertan, oso koadro politak zeuden, kolore askotakoak: gorria, horia, berdea ...
Ostiraletan birziklapena lantzen dugu. Gelan praktikatu ondoren, kalera goaz zaborra benetako ontzietara modu egoki batean botatzera. Gure esku dago gure planeta zaintzea!!!☝❤
Sukaldaritza tailerran sandwich goxoak egin ditugu. Gure sandwichak montatu ondoren, sandwicheran sartu eta berotu ditugu. Gero tatxan!!!! mmmmm ze itxura ona!!👄 Ez da ezer sobratu ☺. Gero harrikoa egin dugu eta dena ongi garbitu eta jaso dugu. Bukatzeko, eman ditugun pausuak birpasatu ditugu eta gure sukaldaritza liburuan apuntatu.
Erosketa zerrenda planifikatu ondoren, gure gelarako behar ditugun gauzak erostera goaz. Alde batetik, auzoa eta bertan dauden baliabideak ezagutzen ditugu eta beste aldetik, autonomia garatzen dugu. Oraingoan harategira eta supermerkatura joan ginen.
Nahiz eta eguberri desberdinak izan, guk ez dugu ilusioa galtzen eta gure gelan festa egin dugu. Gauza asko egin ditugu: dantzan aritu gara, jolasak egin... Hamaiketako berezia izan dugu eta gainera olentzero gutaz oroitu da eta opariak ekarri dizkigu. Irakasle batzuk sorpresa eman eta gure gelara gabon kantak abestera etorri dira. Mila esker!!!. Egun ederra izan da!!! ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!😘😙😚
Osteguneko tailerretan errezeta goxoak egiten ditugu. Oraingoan mugcake deituriko bizkotxo txiki goxoak prestatu ditugu. Minutu bat mikrouhinean eta tatxan!!!!!mmmmmmmm ☺👄👅👌