Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2025

Euskal jaia !! 🎉🎤🎵🎸

Irudia
Euskal jaia ospatu genuen institutuan. Kontzertuan abesten aritu ginen, krispeta jate eder bat eginez gelan film bat ikusi genuen eta festa bukatzeko, rock kontzertuan dena eman genuen. Gainera, Olentzerok eta Mari Domingik opariak ekarri zizkiguten... Egun zoragarria!!

PSIKOLOGIAKO IKASLEEN BISITA

Irudia
Batxillergoko psikologiako ikasleak eta Jone irakaslea, gure gelara etorri ziren jolas ezberdinak egitera. Jarduera amaitzeko, hamaiketako goxoa egin genuen. Oso gustura egon ginen eta zuen hurrengo bisitaren zain gaude!!

1.A-KO LAGUNEKIN SUKALDATZEN ETA JOLASTEN 🍰🍰

Irudia
1.A-ko lagunak gure gelara etorri ziren bi egun ezberdinetan, gu ezagutzera eta ondo pasatzera. Bizkotxo goxoak prestatu genituen eta joko ezberdinekin aritu ginen. Eskerrik asko!!