Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2025

Parlamentuan emanaldia. Indarkeria gelditu!!

Irudia
Emakumearen indarkeriaren aurkako eguna zela eta, Nafarroako Parlamentura joan ginen abestera Musika ikasgaiako ikasleekin, Xabi eta Maitane irakasleekin eta Zuzendaritza taldearekin. Esperientzia zirraragarria eta hunkigarria!! Emakume guztiak bizirik eta aske nahi ditugu!     

1.D-KO LAGUNEKIN MUFFINS-AK EGITEN 🥧

Irudia
Aurreko egunetan, beraien gelan egon ginen eta gero, 1.D taldeko lagunak gure gelara hurbildu ziren gurekin batera sukaldaritza tailerrean parte hartzera. Muffinak egin genituen eta, itxura guztien arabera, oso goxo-goxoak zeuden. Gainera, taldekako lana bikaina izan zen: denok elkarri lagundu genion eta oso giro polita sortu zen .  Azkenean, egindakoa dastatu genuen eta irribarre handi batekin amaitu genuen saioa. Aupa zuek!  

KULTUR ATERALDIAK

Irudia
Irailean, liburutegi nagusian egon ginen itsas hondoa deskubritzen.  Urrian, Kondestablen eta alde zaharreko txoko bitxiak ezagutzen.