Ikasturtea gustura bukatzeko Mendigorriara joan ginen. Bertan Sarriguren eta Hegoaldeko lagunekin egon ginen. Igerilekua, paseo, diskoteka...primeran pasa genuen!!!
Gure ikasle maiteak Iosuk, Junek eta Naiarak Iturramako ibilbidea bukatu dute eta bide berria hasiko dute Arte Eskolan. Mila esker ikasturte guzti hauetan elkarrekin bizitu ditugun esperientzia guztiengatik. Zoragarriak zarete eta hoberena opa dizuegu, maite zaituztegu!!!!!!!!!!!!!! 💜💜💜