Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2024

1.A lagunekin sukaldatzen 🍞

Irudia
1.A-ko lagunekin batera gazta ogitxo goxoak prestatu genituen. Elkar ezagutzeko aukera aparta izan zen eta horretaz aparte errezeta berria ikasi genuen.

Juneren urtebetetzea 🎉

Irudia
Junek irailak 20 hamazazpi urte bete zituen eta gelan lagunekin ospatu genuen. Zorionak June!!!

Lagunekin topaketa!!!😄

Irudia
Sarriguren eta Hegoaldeko lagunekin batera alde zaharreko udaletxera joan ginen eta elkarrekin hamaiketakoa hartu genuen. Oso gustora egon ginen eta hurrengo topaketaren zain gaude!!!

ikasturteko lehenengo sukaldaritza tailerra 🍥

Irudia
Ikasturteko lehenengo sukaldaritza tailerrerako yogurt tarta sukaldatu genuen. Erosketa zerrenda egin eta supermerkatura joan ginen beharrezkoak genituen osagaiak erostera. Ondoren gelan amantalak jarri eta pausoz pauso errezeta sukaldatu genuen. Egindakoa tupperretan gorde eta etxera eraman genuen gurasoek eta familia dastatzeko...

Agurrak 💕

Irudia
Ikasturte berriarekin batera aldaketak egon dira. Alde batetik Angel orientatzailearen jubilazioa eta Rosana idazkariaren lekualdatzea. Mila esker zuen lanagatik eta ondo izan!!!

Zorte on Irati! 💓

Irudia
Gurekin 4 ikasturtez jarraian egon den irakaslea Iratiri agur esatea tokatzen zaigu. Mila esker gugatik egindako guztia eta irakatsitakoagatik. Betirako bihotzean eramango zaitugu!!!

Ongi etorri ikasturte berria!!!😀

Irudia
Ikasturte berria hasi da eta honekin batera ikasle eta irakasle berriak. Gogotsu gaude eta prest ikaskuntza berriak jaso eta bizitzeko!!!