Gaurko sukaldaritza tailerran kalean dugun hotzari aurre egiteko txokolate bero beroa eta erroskilak prestatu ditugu! Hori bai aukera ona, ze gozoa zegoen! Asko disfrutatu genuen!
Iturramako ihauteriak iritsi dira! Ospakizun honetan, lagunekin dantzan eta abesten ibili gara, oso gustora egon gara, primeran pasa dugu elkarrekin! Mozorro pila ikusi ditugu eta guk Unanuko Mamuxorroz mozorratu ginen! Mozorro lehiaketa irabazi genuen!
Gaurkoan lan izugarria egin dugu! Gure gelako lagun bat etorri da gure gelara ilustrazio tailerra egitera, heze hezearen gainean teknika erabili genuen. Sormen handia izan dugu eta oso ezberdinak eta politak geratu dira!
Gaurkoan okinak izan gara! San Andres errota bisitatu dugu Sarriguren Institutuko eta Hegoalde Ikastolako lagunekin batera. Ogi tailerra egin dugu eta ondoren ogia dastatu dugu!!😛😛