Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2021

Kanpamendura goaz!💒🏊🎉🍀🚆

Irudia
Kurtsoari amaiera on bat emateko, Hegoalde Ikastolako lagunekin Etxarri Aranatzera joan ginen. Igerilekuan bainatu ginen, bungalowan jan eta lo egin genuen, kanpinetik paseotxoa eman genuen eta jende berria ezagutu genuen. Azkeneko gauean, diskoteka egin genuen eta berandu arte egon ginen abesten eta dantzatzen ilargiren azpian🌙 Azkeneko egunean, Etxarri Aranaz ezagutu genuen eta pintxo ederra jan genuen. Poz-pozik ibili gara 😃Ah!! Eta trenez egin genuen joan etorria!

Iruñeako liburutegi nagusia📗

Irudia
  Gaur Iruñeako liburutegi nagusira joan gara Villavesaz. Bertan, liburu desberdinak aurkitu ditugu eta magia eta abenturazko erakusketa ere ikusi dugu✨🌟 Oso dibertigarria izan da!

Hipika 🐴🐴🐴

Irudia
Hipikan oso gustora aritu ginen. Hasieran, zaldiei janaria eman genien. Ilea orraztu, edaria eman...eta lasai lasai zeudenean beraiekin bueltaxka bat eman genuen.