Mezuak

1.B-KO LAGUNEKIN PIZZA EGITEN 🍕

Irudia
 1.B gelako lagunekin sukaldaritza tailer bat egin genuen. Urdaiazpiko eta gaztaz osatutako pizza prestatu genuen. Denok pozik eta gustura egon ginen elkarrekin. Pizza labean zegoela jolas ezberdinak egin genituen eta oso ondo pasa genuen. Tailerra esperientzia atsegina eta dibertigarria izan zen guztientzat.

Azaroak 25ean Nafarroako Parlamentuan

Irudia
Azaroak 25 Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko eguna da. Egun honen harira , DBH 4. mailako musikako ikasleek eta Gela Alternatiboko ikasleok Nafarroako Parlamentuan antolatutako ekitaldi instituzionalean parte hartu dugu. Bertan, honako abestia kantatu dugu: “Azaroak 25 – Aurre Egingo Dizueten Emakumeak” , Sastrakako Emakumeak taldearena. Ekitaldia aukera paregabea izan da indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa adierazteko eta emakumeen eskubideen aldeko aldarria musikaren bidez zabaltzeko.

1.D-KO LAGUNEKIN MUFFINS-AK EGITEN 🥧

Irudia
Aurreko egunetan, beraien gelan egon ginen eta gero, 1.D taldeko lagunak gure gelara hurbildu ziren gurekin batera sukaldaritza tailerrean parte hartzera. Muffinak egin genituen eta, itxura guztien arabera, oso goxo-goxoak zeuden. Gainera, taldekako lana bikaina izan zen: denok elkarri lagundu genion eta oso giro polita sortu zen .  Azkenean, egindakoa dastatu genuen eta irribarre handi batekin amaitu genuen saioa. Aupa zuek!  

KULTUR ATERALDIAK

Irudia
Irailean, liburutegi nagusian egon ginen itsas hondoa deskubritzen.  Urrian, Kondestablen eta alde zaharreko txoko bitxiak ezagutzen.